Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Musu eta besarkadaz josi zuten Marije Egaña irakaslea ostegun arratsaldean. Urte askoan Arroako eskolan zuzendari nahiz irakasle gisa egindako lana eskertu zioten bere lankide, ikasle, jangelako langile, guraso eta garai bateko ikasleek. Gisa honetako ekitaldietan ohikoa izaten da omenduarentzat lore zaparrada oparoa, baina benetako hitzak zirela argi ikusten zen bertaratutakoen begietan. Momentu hunkigarri asko izan ziren ordubete inguruko dantza saio, musika eskaintza eta oroigarriak banatzerako orduan.