Albisteak

[ARGAZKIAK] Musika doinuekin esnatu da Amabirjin eguna

Goizean goizetik dultzainero, txistulari eta Musika Banda izan dira diana eta “Goizeko izarra” doinuekin herria esnatzen. Gaztetxoenak parkour eta malabareetan ibili dira eta eguerdian bandaren kontzertua izan da udaletxe azpian. Zestoa maite, Angel Ruizen pieza jo da aurrenekoz jendaurrean.

 

 

17:15 Gurea Kultura. Zezenketen alternatiba festaren baitan, Kalejira Gurutzetik estaziora.

17:30. Herriko bandaren, dultzaineroen eta txistularien kalejira, lehen zekorketa iragarriz.

18:00. Lehen zekorketa. Toreatzaileak: Jesus García Iglesias (Madril). Ordezkoa: Álvaro Fernández. Ganadutegia: Adolfo Rodriguez Montesinos (Oropesa, Toledo). Ondoren, Lopene ganadutegiko zezen bolaztatuak.

18:00 Kontzertuak estazioan

Ondoren, Zestoako Banda Erdikalean.

20:00 Bafle poteoa kalean zehar

20:00. Suakai EléKtrico taldearen musika emanaldia, Laranjadin.

22:00 DJ HGS Gaztetxean

23:00. DJ Davila, Foru plazan.

 

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide