Albisteak

[ARGAZKIAK] Olentzero eta Mari Domingik zestoarren gutunak ere jaso dituzte

Arratsaldeko 17:30ak aldera iritsi dira Olentzero eta Mari Domingi Lilibe parera asto eta guzti. Geldialdiak eginez, eta tartean Gabon kantak abestuz iritsi dira plazara. Han, txalapartaren doinuek lagunduta, Olentzero enborrari sua eman zaio eta bere inguruan dantza egin da. Olentzero eta Mari Domingiri gutuna eman eta argazkia ateratzeko aukera ere izan dute haurrek.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide