Albisteak

[ARGAZKIAK] Omenaldi gertuko eta hunkigarria egin diote Ostolaza harri jasotzaileari

Omenaldi goxoa egin diote Arroagoiko frontoi betean Agustin Ostolazari. Momentu hunkigarri askoko arratsaldea izan da, horrenbeste aizkolari eta harri-jasotzaile batera ikusteko aukera ez da askotan izaten. Agustin bera bakarrik ez, bere ondorengoetan ere bada harri jasotzailerik, seme Joseba, Ostolaza II.a ikusi dugu beste harri jasotzaileekin batera aitak erabilitako harriei jasoaldi bana ematen eta alabarekin beste zenbait erakustaldi ere egiten. Agustinen hamahiru  urteko biloba Udane Ostolazak ere 65 kiloko harriarekin bere errekorra egin du aitonaren aurrean. Polita izan da elkarri txapela jantzi dioten unea, bat omendua zelako eta besteak errekorra egin duelako.

Ekitaldi amaieran, senitartekoen eta harri jasotzaile munduko lagunen opariak jaso ditu omenduak, baita Arroa Goiko elkartekoen oroigarria ere.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide