Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Pilota partiduak izan dira gaur goizean Arroagoian. Bikote mixtoetan Naroa Gastian eta Peru Aldalur nagusitu dira Laia Gastian eta Markel San Juanen aurrean. Bigarren partidua, berriz, oso parekatua joan da, 21era berdindu ostean, Unai Lizarralde eta Ioritz Agirrek irabazi diote Aiert Uria eta Aritz Alonsori.
Tortila eta sargado lehiaketako saribanaketa izan da partiduen ondoren, tortila lehiaketa Kontxi Eizagirrek irabazi du, baina bere izenean Agurtzane Azpeitiak jaso du saria eta Erkaitz Regillagarentzat izan da bigarren saria. Sagardo lehiaketa Azketa baserriak. Bigarren sailkatu da Igartza Haundi baserriko sagardoa.