Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

San Fermin Txiki ospatu dute gaur udalekuetako haurrek, eta zuri-gorriz jantzi dituzte eguerdian herriko kaleak.
Udaletxeko balkoian pregoia irakurri dute eta plazan elkartuta zeuden umeek zein begiraleek txupinazoarekin batera hasi dute ospakizuna. Erdikalean entzierro aurretik kantatu ohi den abestia kantatu eta kalean gora joan dira gero, zezenez mozorrotuta zeuden umeengandik ihesi. Amaieran, festa borobiltzeko, gozokiak banatu dizkiete haurrei.
