Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

San Joan gauean ohiturari eutsiz hainbat baserri ataritan egin zen bart sua. Zestoako plazan, Aizarnan eta Arroabean egindako suen argazkiak dakartzagu jarraian.
Zestoan, urtero bezala Idiakaitz txistulari taldeak lagunduta Itxaropenako kideek eta hainbat herritarrek egin zuten dantza suaren inguruan. Aizarnan, Aranburu aurreko zelaian egin zuten sua. Su txikiaren gainean saltoka aritu ziren haurrak. Arroabean, berriz, Mirari eta Aintzaneren erromeriarekin hasi zuten San Joan bezpera eta ondoren, eskolaren atzeko aldean, Sakulupeko parkean, egin zuten sua.

Aizarna


Arroabea

