Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Ez zen izan San Joan suaren ingururako eguraldirik aproposena, baina hala eta guztiz ere ohiturari eutsiz suak egin ziren han eta hemen. Iraetan futbol zelaiaren ondoan egin zuten. Aizarnan Aranburu landetxe aurrean, sardina eta oilasko janez girotuta. Zestoan Idiakaitz txistulariek eta Itxaropena dantza taldeak girotu zuten suaren ingurua azken urteotan ohikoa den moduan.

