Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

San Martin eguna da gaur eta Lasaon asmatu dute ospatzen. Goizean meza izan da eta ondoren auzoko adinekoentzat hamaiketako bikaina elkartean. Bazkal aurretik buruhaundiekin hara eta hona korrika ibili dira gaztetxoenak eta eguerdiko ordubatean atseden hartu dute Iago Magoren ikuskizunari begira eta parte hartzen.
Bazkariaren ondoren puzgarriak izan dituzte frontoian eta tartean indarrak hartzeko txokolate beroa ere bai.
Bihar emango zaie amaiera jaiei urteroko Lasaoko abere eta nekazal produktuen azoka-erakusketarekin.