Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Jubilatuen hamaiketakoarekin hasi dute Santa Ines goiza Gure Ordeka elkartean. Ondoren, nesken Santa Ines Txapelketako pilota finalak jokatu dira. 16-12 irabazi dute Naroa Gastiain eta Uxue Egañak Naira Otaño eta Laia Gastiainen aurka. Gizonezkoen partidaren aurretik minutu bateko isilunea egin dute hilberri den Luis Migel Ugarte “Zunzun”en alde. Mattin Eizagirrek eta Liam Zunzunegik lortu dute aurtengo txapela, 14 eta 22 Ioritz Arantzeta eta Mikel Armendarizi irabazita.
