Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Eguraldi hotzari aurre eginez jaiak ospatzen ederki ikasia dute Iraetan. Bi asteburutan banatuko diren jaiei gaur eman zaie hasiera. Arratsaldeari hasiera emateko auzoan jaiotakoei oroigarria banatu zaie. Garai batean urtero egiten zena, pandemia garaian eten egin zen eta gaur 13 haur elkartuta egin dute ekintza, 2020an jaiotakoetatik hasi eta gaur egun artekoei. Puzgarri eta txokolate beroaz gain Iraetako Trena ere martxan izan da eta haur eta helduek gozatu dute itzulia egiten.









