Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Santio-santanak aurrera jarraitzen duten Arroagoian. Atzo arratsaldean auzotarren arteko herri kirolak egin zituzten. Gaur Santio eguna ospatzen ari dira. Goizeko 11:00etan hasita, patata tortila eta sagardo lehiaketa egin dituzte, eta ondoren, pilota partidak jokatu dituzte Abantzuko pilotariek. Arratsaldean herri kirol saioa jokatuko da frontoian, eta iluntzeko 22:30ean argazki proiekzioa ikusteko aukera egongo da.
Bihar amaituko dira festak auzoan. Goizeko 11:00etan meza egingo dute, eta ondoren, Itxaropena dantza taldeak emanaldia eskainiko du. Dantzaldiaren ondoren, jubilatuentzat hamaiketako eta bingoa izango dira. Festei amaiera emateko, Etxaide eta Naiara trikitilak kontzertua eskainiko dute, 19:00etan hasita.