Urria 2025
— 2025-11-06Irakurri 275. zenbakia hemen.

Herri kirol saio bikaina eskaini zuten atzo arratsaldean Udane Ostolazak, Imanol Lartainek, Aratz Muguertzak eta Xabier Zalduak Arroagoian. Euriak atsedena eman zuen arratsalde partean, eta ohi bezala, frontoian egin zuten saioa. Izer eta Alabier trikitilariek girotu zuten saioa, bertaratu zirenen gozamenerako.
Gaur amaituko dira festak auzoan. Goizeko 11:00etan meza izango da, eta ondoren, Itxaropena dantza taldeak emanaldia eskainiko du. Horren ostean, jubilatuentzat hamaiketakoa eta bingoa izango dira. Eguerdiko atsedenaren ondoren, Etxaide eta Naiara trikitilarien kontzertuekin amaituko dira festak. Arratsaldeko 19:00etan hasiko dute saioa.
Argazkiak: Eduardo Agirre