Albisteak

[ARGAZKIAK] Santio eguna ospatzen ari dira Arroagoian

Goizean goiz hasi dira Arroagoian Santio eguna ospatzen. Hamaiketarako tortila eta sagardo lehiaketa prest zen. Mila eta Izaskun izan dira aurtengo tortila lehiaketako txapeldunak. Sagardo lehieketa, berriz, Etxeberrik irabazi du eta bi eta hirugarren gelditu dira Azketa Errota eta Zubeltzu Torre.

Pilota partidak ere izan dira Naroa Gastiainen ordez Naira Otañok jokatu du Uxue Egañarekin, baina gehiago izan dira Laia Gastiain eta Araia Otaño. Mutiletan, Aiert Uria eta Aritz Alonsok irabazi die Unai Lizarralde eta Ioritz Agirreri.

Arratsaldean ere izango dute zertan gozatua herri kirol zaleek. Arratsaldeko 18:30etatik aurrera izango da jaialdia  Akulu eta Danel Olano bertsolariek alaituta.
Aizkoran egingo dute Iñaki Azurmendi eta Aratz Mugerzak eta harri jasotzen Elene eta Udane Ostolazak eta Imanol Royo “Artainek”.

Arroagoian argazkizale mordoxka da eta urtero bezala aurten ere prestatu dute argazki proiekzioa, gaueko 22:30ean izango da hori eta jarraian, Izer eta Alabier trikitilariekin dantzaldia.

 

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide