Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Agiro mendi kluba, Anaitasuna mendi bazkuna, Lagun Onak mendi bazkuna, Sokaitz eskalada taldea, Oletan ere ez, Sañu Bizirik, Txillarramendi auzo elkarteak eta Errezil bizirik taldeek deituta hirugarren urtez jarraian elkartu dira Sanoan “mendiak salgai” ez daudela aldarrikatzeko. Zestoarrak, Agiro Mendi Klubak deituta, goizeko bederatzietan atera dira Gurutzetik.
Piaspe proiektu eolikoaren inguruko nondik norakoak azaldu dizkite antolatzaileek bertaratuei aurrena, baina festa usaina ere izan du egunak; salda eta pintxoak, umeentzat jolasak, trikitilariak eta kamiseta salmenta postua ere izan dira.