Albisteak
[ARGAZKIAK] Oxel Azcarate txapeldun eta Arantz Unanue aurreneko herritarra Gurutzeaga Sarian
— 2025-04-27Uste baino eguraldi ederragoarekin egin da igande arratsaldez Gurutzeaga txirrindulari saria. Arratsaldeko 15:40an hasi da 82 kilometroko froga Benidormen ezbeharren hildako Jagoba Etxezarreta txirrindularia eta bere familiaren alde egindako minutu bateko isilunearekin.
Ampo taldeko Oxel Azcarate izan da 2 ordu 7 minutu eta 57 segundoko denborarekin gaurkoan txapelduna. Bigarrenak, Anje Urruzolak 38 segundo gehiago behar izan ditu eta beste 40 gehiago Iker Villasante, hirugarren txirrindulariak.
Irabazlearengandik minutu bat eta zazpi segundora sartu da Aratz Unanue iraetarra. Bera izan da aurreneko herritarra. Seigarrena sailkatu da Viveros San Anton-Marduko txirrindularia, 2 ordu 9 minutu eta 4 segundoko denborarekin. Beñat Sainz arroarrak 2 ordu, 10 minutu eta 2 segundo behar izan ditu helmugara iristen etaJon Berasategik, bigarren arroarrak, 2 ordu, 12 minutu eta 3 segundo.
Mendiko saria ere Oxel Azcaratek lortu du eta taldekako saria, berriz, Ipar Maquina-Dimaq taldeak.
Sailkapena osorik ondorengo loturan.
Egin zaitez bazkide