Albisteak
[ARGAZKIAK] Sañu Egunean mendiak salgai ez daudela aldarrikatu dute beste urte batez
— 2025-04-27Agiro mendi kluba, Anaitasuna mendi bazkuna, Lagun Onak mendi bazkuna, Sokaitz eskalada taldea, Oletan ere ez, Sañu Bizirik, Txillarramendi auzo elkarteak eta Errezil bizirik taldeek deituta hirugarren urtez jarraian elkartu dira Sanoan “mendiak salgai” ez daudela aldarrikatzeko. Zestoarrak, Agiro Mendi Klubak deituta, goizeko bederatzietan atera dira Gurutzetik.
Piaspe proiektu eolikoaren inguruko nondik norakoak azaldu dizkite antolatzaileek bertaratuei aurrena, baina festa usaina ere izan du egunak; salda eta pintxoak, umeentzat jolasak, trikitilariak eta kamiseta salmenta postua ere izan dira.
Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.
Egin zaitez bazkide
Egin zaitez bazkide