Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Giroa ere horretarakoxe dago eta “Seiko urre”-ko txapelketa ari dira jokatzen arratsaldean zehar jubilatuen tabernan. Atzo hasi zen Gurutze jubilatu eta pentsiodunen elkarteak antolatuta, Jubilatuen Astea. Bihar Mus-aren txanda izango da eta ostiralean tortilla pintxoak eta gaztaina erreak izango dira, arratsaldeko 18:00etan, jubilatuen tabernan. Larunbatean “Bide osasuntsua” ibilbidea egingo dute goizeko 10:00etan hasita eta ondoren pintxo dastaketa jubilatuen tabernan. Jubilatuen Asteari amaiera emateko, igandean urtean zehar hil diren elkarteko bazkideen aldeko meza izango da. Ondoren, bazkaria Zumaiako Marina Berri jatetxean. Nahi duenarentzat autobus zerbitzua ere izango da.