Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Kiroldegia goraino bete da gaur arratsaldean. Ikuskizun bikaina eskaini dute musikari, abeslari eta dantzariek Garikoitz Mendizabalen gidaritzapean. Jagoba Astiazaran bakarlari gisa aritu da, Eider Iraola eta Aizpea Aristi kantuan eta Eider Mendizabal eta Peio Nuño aretoko dantzan. Zestoako batukada taldeak eta Itxaropena dantza taldeak ere hartu dute parte saioan. Herritik kanpoko gonbidatuak ere izan dira bertan; esaterako, Zumaiako San Pedro abesbatza eta Eñaut Elorrieta eta Roberto Moso abeslari ezagunak.