Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Eguraldi ederra lagun, urteroko udaberri festa egin dute Zestoako ikastetxean gaur goizean. Eskola handitzeko lanak tarteko, patioa erabilgarri ez dagoenez, San Joan ermita atarian egin dute festa handienek eta eskola txikian txikienek. Aurten, denen artean bildutako telazko koloretako zapiekin apaindu dituzte festa-guneak.
