Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Umore onez jositako hiru egunen ostean, gaur umeen egunarekin agurtuko dituzte festak aizarnarrek.
11:00etan, aurten aizarnako eskola utziko duten umeek, txupinazoa bota dute. Ondoren, zirku tailerrarekin goiz paregabea pasa eta 13:00etan herriko txikien bazkaria egingo dute.
Arratsaldean ere izango dute non gozatua, ginkana txokolatada eta Ion Urbieta DJ-aren dantzaldia.



























