Albisteak

[ARGAZKIAK] Umeen egunarekin emango diete amaiera Aizarnako Amabirjinei

Umeen eguna ari dira ospatzen gaur Aizarnako Amabirjin jaietan. Auzoko txikienek txupinazoa bota dute goizean eta jarraian¬† krosa egin dute Aranburuko zelaian. Ondoren, ur jolasak egin dituzte. Eguerdian, makarroi jana egin dute eta tripa bapo beteta jolasak egin dituzte frontoian. Arratsaldeko 19:00etan “Mugi boogi” ikuskizunarekin emango diete amaiera aurtengo Amabirjinei.