Albisteak

[ARGAZKIAK] Umeen ibilaldi neurtua egin du Agirok “Natura zaindu!” lemapean

Akoan barrena 7,5 kilometro inguruko ibilbidea egin dute Agirok deituta, Umeen Ibilaldi Neurtuan. Antolatzaileek eguraldiaren kezka baldin bazuten ere, ateri egin die ibilbide osoan. Gaurko irteerako “Natura zaindu!” lema zuenez zaborren bat edo beste ere bildu dute haurrek. Agiroko kideek jakinarazi dutenez, datorren urtean ere ingurumenarekiko kontzientziazioa lantzen jarraituko dute.

Bestalde, gogorarazi dute, datorren urteko egutegi berria ere prestatzen ari direla eta gaztetxoen mendi zaletasuna indartzeko irteera gehiago antolatuko dituztela. Gazte nahiz helduentzat, esate baterako, urtarrilaren 1ean urteroko hitzordua izango dela Izarraitzen. Egun berezia denez, ordua zehaztea zaila bada ere, 9:00ak aldera Gurutzetik aterata, 10:30ak aldera Izarraizko gurutzean elkartzeko deia egin dute.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide