Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Gaur, igandea, herri kirol ikustaldia izan da Iraetako Txikito frontoian. Urrezko Binakako Aizkolari Txapelketaren baitan, Xabier Zaldua eta Luis Txapartegik Hodei Ezpeleta eta Jokin Urretabizkaia Basozabalen aurka egin dute saioa. Bestalde, Iraetan hain kuttuna duten “Errota” harriren txapelketa ere jokatu dute. Mikel Lopetegi Urra zarauztarra, Jagoba Otaegi aizarnarra, Beñat Telleria Lasartearra, Xabat Olaizola zarauztarra eta Paulo Azpiazu osintxuarra lehiatu dira harri honekin.