Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Gaur, larunbata, santa eskean ibili dira lasaotarrak Andoni Egaña eta Iñigo Mantzizidor “Mantxi” koplari hartuta. Goizeko bederatzietan bildu dira elkartean eta Elarritza erreka, Itzira, Illurdan-Ezenarro eta Alberdingoatik Mallubira egin dute goiz partean. Elkartean bazkaldu ondoren, arratsaldean, Trukuman eta Oandatik itzulia eginez, Oiolantzundik buelta Azpeitia aldeko baserriak egin dituzte eta bukaera kaskoan emango diote.