Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Zestoako bandak eta Piedrahitakoak elkartruke egitasmo bat jarri dute martxan. Gaur handik etorri dira 80 bat lagun inguru eta datorren astean Zestoakoak joango dira hara.
Eguraldiak lagundu ez duenez, ezin izan dute Euskal Herria plazan eskaini kontzertua eta elizan egin dute, baina jendetza bildu da. AurreZ kalejira ere egin dute 80 musikari inguruk.
Kontzertuaren aurreneko zatia Zestoako Bandak eskaini du eta ondoren Piedrahitakoak. Kontzertuari amaiera emateko, Amparito Roca jo dute bi bandek elkarrekin. Bi bandek elkarri oroigarri bana ere eman diote.
Barrenean duzue bideoa ikusgai.