Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Agiro Mendi Klubak antolatutako ‘Zestoako mugak’ egitasmoaren azken etapa egin zuten atzo goizean. 45 herritarrek hartu zuten parte. Goizeko 8:00etan irten ziren mendizaleak plazatik eta Ibañarrieta, San Lorente, Arroabea, Arroarreka, Endoia eta Sastarraindik igaro ostean Zestoara itzuli ziren.
Ibilbidearen erdialdean hamaiketakoa egiteko geldialdia egin zuten eta amaitutakoan, kamiseta bana jaso zuten parte hartzaileek. Agiroko kideek eskarrak eman nahi izan dizkiete egitasmoan parte hartu duten guztiei.
Atzoko argazkiak (Agiro Mendi Kluba);