Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Igandea izaki bi taldetan banatu da aurten Santa Eskeko taldea. Danel Olano eta Nahia Arrizabalaga bertsolariekin talde bat Akoa bailaran ibili da eta beste taldea Aitor Salegi eta Unai Sarasuarekin Sastarrain eta Etorra bailaretan. Eguerdirako kale eta tabernak pasa dituzte eta Gurutze jubilatuen tabernan egin dute bazkaria.
Bazkalondorenean omenaldi xumea egin diote horrenbeste urtez santaeskean haritu diren Jabier Cestona eta Bittor Zuzuarregiri.

