Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Atzo igandez, umeen bazkariaren ondoren jolasak egin zituzten eta arratsaldeari bukaera emateko Lopeneren zezen eta ponien txanda izan zen. Gaur, Santio egunez ere bada zertaz gozatu Arroagoian. Goizean meza izan da eta tortila txapelketan parte hartzekotan zirenek dagoenekoz aurkeztu dituzte beraien tortilak elkartean. Hamaiketan emango zaio Tortila eta Sagardo Txapelketari hasiera.
12:00 Esku pilota partidak izango dira. Gaztetxoen pelota partida mixtoa eta ondoren, Unai Lizarralda eta Ioritz Agirrek, Aiertz Uria eta Aritz Alonsoren aurka jokatuko dute.
18:30ean Herri Kirolak. Aizkoran Otaño eta Txikia IV eta harri jasotzen Joseba eta Udane Ostolaza eta Imanol Rollo “Lartain”.
22:30ean auzoko argazkilariek osatutako Argazki proiekzioa
23:00etan Obaneuke