Albisteak
[ARGAZKIAK] Zuri-gorriz esnatu da goiza
— 2023-09-10Herriko umeak zuri-gorriz jantzi dira gaur ohikoa den moduan. Plazatik hasita, umeen diana zaratatsua egin dute aurrena. Ondoren, alkateak zumezko uztaia eman die aurten instituturako saltoa egingo dute gaztetxoei. Hauen ordezkari Alize Mantxok hartu du aginte-uztaia. Txupinazoaren ondoren, zahagi-dantza eta dantzaurrea egin dituzte eta urtebete gazteagoak direnei datorren urterako erreleboa ere pasa die aurtengo taldeak.
Zezen bolaztatu eta poniekin amaitu da goizeko txanda. Eguerdian, ume, gaztetxo eta gurasoentzat bazkaria izango da kultur etxe atarian.
Hemen arratsaldeko egitaraua:
16:00. Haurrentzat tailerrak.
17:30. Herriko bandaren, dultzaineroen eta txistularien kalejira, bigarren zekorketa iragarriz.
17:30. XXIV. Arraza Libreko Artzain Txakurren Gipuzkoako Txapelketa, Zubiaurreko zelaian.
Antolatzailea: Artxate elkartea.
18:00. Gurea Kultura ekimenak antolatuta zezenketen alternatiba kontzertuak estazio aldean: Arima, Sofa, Lukiek.
18:00. Bigarren zekorketa. Toreatzailea: Ruiz de Velasco Ordezkoa: Guillermo Alonso. Ganadutegia: Adolfo Rodriguez Montesinos (Oropesa, Toledo). Ondoren, Lopene ganadutegiko zezen bolaztatuak.
Ondoren, Zestoako Banda Erdikalean.
19:00. Apar-festa, frontoi zaharrean.
Ondoren, eta festei amaiera emateko, Zahagi-dantzarien dantzaurrea kalez kale, Itxaropena dantza taldea eta Zestuko Trikitixa taldearen eskutik.
Egin zaitez bazkide