Argazkigintzaz gozatzeko gonbidapena
— 2017-01-07Aupa lagunak!
Argazkilaritza gustatzen? Ba f11 Zestoako Argazki Elkartetik gure ekintzetan parte hartzera eta gure irteeretara etortzera gonbidatzen zaituztegu! Hilero gai bat proposatuko dugu gure facebook-eko orrian eta guk ateratako argazkiaz gain zuenak ere ikusi nahi ditugu.
Horretaz gain, irteerak ere antolatuko ditugu argazkiak ateratzeko elkarrekin. Irteeren aurretik gaiarekin edo tokian nolako argazkiak atera daitezken, edo eta nola, aholkatzen saiatuko gara. Gero denok denon argazkiak ikusi, komentatu eta ikasteko aukera izango dugu.
Tailerren bat edo beste ere antolatu nahi dugu. Makroak, erretratoak edo estudioko argazkiak nola atera ikasteko.
Eta ez ahaztu bilerak ere irekiak direla etorri nahi duenarentzat. Proposamen eta ideia berrientzako ateak irekita dauzkagu.
Animatu gurekin argazkilaritzaz gozatzera!
Egin zaitez bazkide
IRUZKINDU