Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Argazkigintzan interesa duen 16 urtetik aurrerako edonori zuzendutako ikastaroa antolatu du Arroabeko Ezkaizto auzo elkarteak. Hiru orduko bost saio izango dira, larunbat goizetan. Saio horietan argazkiaren historia, esposizioa, ikuspegia edo konposizioari buruzko kontuak landuko dituzte.
Ikastaroan parte hartzeko aurrez izena ematea ezinbestekoa izango da. Interesatuek urtarrilaren 22a baino lehen ema beharko dute izena, Txara dendan.
Informazio gehiagorako: maria.roa.zubia@gmail.com