Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Zestoako Udalak tailer bat antolatu du Foru Aldundiarekin batera argindar kontsumoa ezagutu eta murrizteko neurriak hartzeko: Argitu tailerra.
Tailerrean “internet bidez jada eskuragarri dagoen informazioa erabiltzen irakatsiko da argindar kontsumoa murriztu eta kontratazioa gure beharretara egokitzeko, Iberdrola Distribución Eléctrica-ren telekudeaketarako tresna erabiliz”. Honakoa irakatsiko da tailer horretan:
Argitu tailerra azaroaren 29an egingo da Gaztelekuan 18:30ean hasita. Tailerrean parte hartzeko ezinbestekoa da aldez aurretik izena ematea (ingurugiro@zestoa.eus helbidera idatzita edo 943 147 010 telefonora deituta eman daiteke izena). Izena emateko azken eguna azaroaren 24a izango da.
IRUZKINDU