Albisteak
Argindar kontsumoa ezagutu eta murrizteko neurriak hartzeko “Argitu tailerra” antolatu du Udalak
— 2017-11-15Zestoako Udalak tailer bat antolatu du Foru Aldundiarekin batera argindar kontsumoa ezagutu eta murrizteko neurriak hartzeko: Argitu tailerra.
Tailerrean “internet bidez jada eskuragarri dagoen informazioa erabiltzen irakatsiko da argindar kontsumoa murriztu eta kontratazioa gure beharretara egokitzeko, Iberdrola Distribución Eléctrica-ren telekudeaketarako tresna erabiliz”. Honakoa irakatsiko da tailer horretan:
- Nola altan eman telekudeaketa sisteman.
- Nola ikusi herramintan norberaren kontsumoak eta horien araberako tarifa egokiena nola aukeratu.
- Nola egiaztatu kontratatuta duzun potentzia ea benetan behar duzuna den.
Argitu tailerra azaroaren 29an egingo da Gaztelekuan 18:30ean hasita. Tailerrean parte hartzeko ezinbestekoa da aldez aurretik izena ematea (ingurugiro@zestoa.eus helbidera idatzita edo 943 147 010 telefonora deituta eman daiteke izena). Izena emateko azken eguna azaroaren 24a izango da.
Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta
erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten
duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure
ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi
baduzu, egin zaitez bazkide.
Egin zaitez bazkide
Egin zaitez bazkide
IRUZKINDU