Albisteak

Argindarraren fakturan aurrezteko tailerra antolatu du Ederki Elkarteak

Arroabeko Ederki Elkarteak “ulertu eta aurreztu zure argindarraren fakturan” tallerra antolatu du. Datorren astelehenean (urtarrilak 8) izango da. Bertan, GoiEner S. Coop. energia berriztagarrien merkaturatze eta sorkuntza euskal kooperatibak tallerra emango du. Irabazi asmorik gabeko kooperatibaren helburu nagusia “eredu energetikoaren aldaketa bultzatzea da. Honetarako, bere merkaturatzaile jardueraz gain, kontsumo arduratsua bultzatzen du, kontzientziazio eta formakuntzazko hainbat ekimenen bitartez.”

GoiEnerrek azpimarratzen duenez, argindarraren faktura sinple baten bidez, bi helburu nagusi lor daitezke: naturarekiko arduratsuak diren energia berriztagarrien sorkuntza bultzatzea eta herritarrei burujabetza energetikoa erraztea, “gaur egungo sistema elektrikoan dagoen oligopolioa ahulduz.”

Tallerra 18:45ean hasiko da Arroabeko Eskola Txikian (Elkarte alboan). Antolatzaileek bertaratzen direnei dituzten fakturak eramateko gomendatzen diete.

Esteka honetan informazio gehiago duzue.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide