Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Asteburu honetan, Zestoako energia berriztagarrien komunitateak, Argiolak, bazkidetza mahaiak jarriko ditu han eta hemen. Atzo, arratsaldean, Arroabean eta Aizarnan jarri zituzten mahaiak eta herritar asko gerturatu zen informazio eske eta bazkide egitera. Gaur, eguerdian Zestoan jarri da mahaia eta arratsaldeko 19:00tan jarriko da berriz. Bihar eguerdian ere Zestoan jarriko dute mahaia 12:00tatik 14:00tara.
Guztira 100 bazkideko langa pasa du kooperatibak. Bazkide egiteko behin bakarrik egiten den 10 euroko ordainketa egin behar da. Mahaira bertaratzerik ez dutenentzat on line egiteko aukera ere bada lotura honetan: www.labur.eus/argiola-bazkidetu

