Argiola kooperatiba aurkeztuko dute gaur arratsaldean Kultur Etxean

Argiola kooperatiba aurkezteko ekitaldia egingo dute gaur, osteguna, Kultur Etxeko areto nagusian. Arratsaldeko 18:30ean izango da hitzordua. Taldeko kideek hilabeteak daramatzate energiaren gaiaren inguruan hausnartzen. “Hastapeneko ideia horretatik herri proiektu bat eratzeko asmoa indartzen joan da. Energia Komunitatea sortzeraino eraman gaituen bidea” azaldu dute taldeko kideek.

Esku artean dituzten helburu eta proiektuak herritarrekin partekatzeko helburuarekin egingo dute gaurko aurkezpena, eta zestoarrak saioan parte hartzera gonbidatu dituzte.

Kooperatibako lau kiderekin hitz egiteko aukera izan dugu. Hemen bideoa: