Albisteak

Argiolak Zestoako energia berriztagarrien kooperatibak batzar orokorra deitu du biharko

Zestoako Argiola energia berriztagarrien kooperatibak bihar asteartea, ekainak 11, egingo du 2024ko batzar nagusia, 18:30ean, Alonderon. Sortu zenetik urtebetera, Argiolak jarduera eta proiektu ugari garatu ditu, besteak beste, hitzaldiak, tailerrak, bazkideak erakartzeko kanpaina bat eta energia bulegoa. Aurten, plaka fotovoltaikoen proiektuak inplementatzea izango du helburu kooperatibak.

Batzarrean 2023. urteko kudeaketa eta kontu ekonomikoak azaltzeaz gain, 2024rako kudeaketa plana aurkeztuko zaie bazkideei. Ondoren mokadua egongo da.

 

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide