Argiolako bazkidetza martxan

Aurkezpenean azaldu genuen moduan Argiola Kooperatiba eratze bidean da. Oraingo honetan bazkidetza kanpainaren berri eman nahi dizuegu.

Gure helburua Argiola komunitatea ahalik eta kide gehienez osatzea da. Zertarako? Aurrerantzean hartuko ditugun erabakiak herritarren partaidetzarekin eta modu zabalenean hartu nahi ditugu. Erronka komunitate indartsu bat osatzea da, izan ere, garatuko ditugun proiektu, ekimen eta zerbitzuak herritarron aldetik hauspoa eta laguntza izatea ezinbestekoa da. Azken finean, herritarrontzako egindako ekimenak izango baitira, gure eta gure inguruaren onerako.

Bidelagunak behar ditugu, eta zurekin bidea egin nahi dugu.

Bazkide izateko 10 euroko ekarpena egitea nahikoa da, ekarpen xumea, baina aldi berean, beharrezkoa, energia berriztagarrien komunitateari babesa emateko.

Argiola kooperatibako bazkide izateko interesik baduzu egin klik hemen eta bete inprimakia, aurrerago zurekin harremanetan jarriko gara bazkidetza gauzatzeko.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide