Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Urriaren 31n, Arimen Gaua ospatuko da Arroabean, eta horretarako hainbat ekitaldi prestatu dituzte auzoan. Arratsalde osoan zehar haur eta helduek parte hartzeko aukera izango dute.
Bezperan, urriak 30, haur eta gurasoak 17.00etan Elkargunean elkartuko dira kalabazak eta bestelako apaingarriak prestatzeko. Etxetik koilara eta labana bana ekartzeko eskatu dute antolatzaileek.
Ostiralean, Arimen gaueko egitaraua 17:00etan hasiko da Txepetxa aisialdi taldearen saioarekin. Ondoren, 18:00etan, bizkotxo lehiaketarako lanak entregatu beharko dira Elkargunean. 18:15ean antortxa-ibilaldia egingo da, eta amaieran, frontoian, “Arimen gaueko dantza” eskainiko da. Dantza ikasi nahi duenak ondorengo estekan aurki ditzake dantazaren tutoriala.
18:45ean berriz, bizkotxo lehiaketa, txokolatada eta photocall-a izango dira, eta 19:15ean Txomin Tabernak prestatutako piñatarekin amaituko da eguna.
Bizkotxo lehiaketako arauak
· Edonork har dezake parte.
· Bizkotxoek ezingo dute txokolaterik ezta fruitu lehorrik eraman.
· Apaingarriak jar daitezke.
· Bizkotxoak 18:00etan Elkargunean entregatu beharko dira.
· Lehiaketa amaitu ondoren, 18:45ean txokolatadarekin batera bizkotxoak dastatuko dira.