Albisteak

Aritz Iriondo txapeldun Lur Gaineko Euskadiko Rally txapelketan

Pasa den larunbatean Corellan (Nafarroa) jokatu zen Euskadiko Lur Gaineko Rally txapelketako azken lasterketa. Bigarren egin zuten Aritz Iriondok eta kopilotu lanak egin zituen Ione Tapia bere emazteak. Aurreko lasterketetan oso denbora onak eginak zituzten eta hirugarren sailkatuta ere txapelketako sailkapen orokorra irabazteko aukera handiak zituzten. Iriondoren esanetan, “bigarren eta hirugarren itzulian lurra oso hondartsua zenez bidea asko puskatu zen, eta mekanika zaintzen ahalegindu ziren sailkapen ona ziurtatzeko”.

Kirolariak bere poza agertu du eta ez da gutxiagorako, urte bikaina egin baitu: “Neure barruan kabitu ezinik nago, aurten oso urte borobila izan dugu, Desafio R2 Espainia mailakoa irabazita, 2 gurpileko trakzioko kategorian ere aurrenak izan ginen Espainia mailan, eta orain hau”.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide