Albisteak

Arkume jana antolatu du Narrondoko Gure Ametsa elkarteak datorren ostiralerako

Arkume jana egingo dute datorren ostiralean, ekainaren 21ean Narrondoko Gure Ametsa elkartean.  21:00etan hasiko da afaria eta ondoren trikitilariek alaituko dute gaua. Menua aurreratu dute: tomate entsalada mendrezkarekin, iberikoak, langostinoak, arkumea, postrea, kafea eta edaria barne. Elkarteko bazkideentzat, afariak 20 euroko kostua izango du eta bazkide ez direnek 30 euro ordaindu beharko dituzte. Parte hartu nahi dutenek hilaren 17a baino lehen izena eman beharko dute, elkartean bertan edo 688 662 153 zenbakira deituta.




https://danbolin.eus/wp-content/uploads/2024/05/azokad_Mesa-de-trabajo-1-scaled.jpg