Arnasetik bideo sormen lehiaketaren IV edizioan parte hartzeko epea zabalik da

Arnasetik lehiaketan parte hartzeko epea zabalik da urriaren 31ra arte. Lehiaketa Arnasa Gara, UEMAk, Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak elkarrekin sustatutako egitasmoaren barruan kokatzen da. Xedea da euskararen arnasguneek duten garrantzia jendarteratzea, euskararen biziberritzeari eta euskararen herriari egiten dioten ekarpena nabarmentzeko.

Lehiaketa 10 eta 16 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago eta 500€ko lau sari nagusi banatuko dira.

ARNASETIK 2025 LEHIAKETA ABIAN DA!

IV. bideo sormen lehiaketa, arnasguneko ikasleentzat.
Adina: 10-16 urte bitartekoa.
Lanak aurkezteko epea zabalik urriaren 31ra arte.

Grabatu bideo bat eta erakutsi zure gaitasuna!

Parte hartu hiru kategoria hauetako batean:
LH 5-6: Atzo eta gaur
DBH 1-2: Casting-a
DBH 3-4: Herrimina

500€ ko 4 sari jokoan

Informazio gehiago eta parte hartzeko:
arnasagara.eus

Grabatu, bidali eta hartu parte ARNASETIK lehiaketan!




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide