Albisteak

Arrastoan dokumentalaren emanaldia eta solasaldia gaur, Portalen

Aurrera jarraitzen du Mendi Asteak. Pasa den astelehenean, Iratxe Amenabar eta Urtzi Zelaia herritarrek “Kyrgyzstan 2019” hitzaldia eskaini zuten asteartean.

Gaur, ostirala, Arrastoan dokumentalaren emanaldia izango da, arratsaldeko 19:00etan, Portalen. 1974an sei tolosarrek eski zeharkaldia egin zuten Laponian eta aitzindariak izan ziren horretan.  Handik 43 urtera, 2017ko martxoan, Josu Iztuetak, Pablo Dendaluzek, Iker Iriartek eta Aitor Ossak arroarrak inguru haietara bidaiatu zuten “Laponia 74” izeneko espedizio haren arrastoen atzetik, jakin-minak eta abenturako gogoak bultzatuta. Han bizitakoarekin sortu zuten Arrastoan dokumentala eta lan honen nondik norakoen berri emango dute gaur arratsaldeko saioan Ossa eta Iztuetak.

 

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide