ARRASTOARI SEGIKA: abenduko erantzuna eta asmatzaileak

Aurreko hiletan bezala, oraingoan ere jaso ditugu erantzunak postontzian! Eskerrik asko, bihotzez, parte hartu duzuen guztioi. Baten batek huts egin duzuen arren, honako hauek zuzen ibili zarete: Vidya Iglesias, Encarni Odriozola, Sergio Gartzia, Celia Resano, Begoña Urbieta eta Rosa Artola. Zorionak! Ekaineko zozketarako txartel bana irabazi duzue!

Eta zein zen, bada, erantzun zuzena? Hementxe duzue azalpena:

Ibaian behera joan ginen Beduara, eta abenduan ibaian gora itzuli gara atzera: Lauiturrira. Zubimusuko zubiaren ondoan, zelaiz inguratuta dago, eta ura izateaz gain, ura dario; “ez edangarria” izan arren, ia zestoar guztiok edan dugun ura. Bertatik gertu, egurrezko mahaiei babesa emanez, sahats negartiak daude, eta izateak ematen dio izena lekuari: lau iturriek, Lauiturri.

Jarraian hurrengo asmakizuna! Zer ote da?

1- Ikusgarria bezain arriskutsua.

2- Fededunak beldur dira goikoaren zigorra izan ote den.

3- Aitortza sekretuan natura oldartu egin zitzaigun Zestoan.

4- Duela aste batzuk gure protagonistak gaua argitu eta herria gelditu zuen.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide