ARRASTOARI SEGIKA: apirileko erantzuna eta asmatzaileak
— 2018-05-24Gaztetasuna altxorra dela askok partekatzen dugun ustea da, nahiz eta umeek ez dioten, agian, helduek diogun estimarik; ez daitezela kezka, izango dute eta parada iritzia aldatzeko. Zestoan gaztetasunak herriko Gaztetxean du islada (horixe zen apirileko erantzuna): mugimendua, kuriositatea, hausnarketa eta mila ekintza. Paradoxa polita da Gaztetxea Erretiratuen txokotik hain gertu izatea: urruneko belaunaldiak herriko beroan eta gertutasunean.
Erantzun asko jaso ditugu apirilean ere, denak zuzenak, gainera! Bejondeizuela honako hauei guztiei: Aitziber Arregi, Izaskun Indamendi, BeƱat Etxabe, Xabier Etxabe, Arantxa Zigaran eta Roberto Martija.
Hemen azpiko hau izango da ikasturte honetako azken asmakizuna. Ekaineko alean jakingo duzue nork irabaziko duen saria! Hortaz, zozketarako txartel bat gehiago lortu nahi duenak, badaki zer egin behar duen; bidali lau pista hauen erantzuna:
1- Telebistan eta irratian aritzen da, ozeano handiaren bestaldetik.
2- Bertsoen inguruan ere aritu izan da pantailan.
3- Euskal Herriko festarik festa hasi zuen bere ibilbidea.
4- Danbolineko lehen erredakzio-taldeko kide izan zen.
JOLASAREN ARAUAK:
- Hilero 4 pista emango ditugu hitz bat (edo kontzeptu bat) asmatzeko.
- Asmatu beharreko hitzak Zestoarekin harremana izango du.
- Erantzunak hilaren 20a baino lehen bidali beharko dira:
- E-posta: zestoa@aek.eus
- Mezua edo whatsapp-a: 670 420 048
- Ikasturte amaieran SARIA zozketatuko da (bazkari edo afari bat). Asmatzaile guztiak sartuko dira zozketan; zenbat eta gehiagotan asmatu, aukera gehiago saria eskuratzeko!
Egin zaitez bazkide