Arrastoari segika: OHARRA
— 2018-06-04Ikasturte amaierara iritsi gara, horregatik, aurreko argitalpenean esan bezala, maiatzekoa izango da azken asmakizuna. Jakinarazi nahi dizuegu, aldizkaria argitaratu aurretik zozketa egin behar izango dugunez, hil honetan 14EAN AMAITUKO DELA PARTE HARTZEKO EPEA.
Oraindik erantzuna bidali ez baduzu, garaiz zabiltza. Hemen dituzu lau pistak:
1- Telebistan eta irratian aritzen da, ozeano handiaren bestaldetik.
2- Bertsoen inguruan ere aritu izan da pantailan.
3- Euskal Herriko festarik festa hasi zuen bere ibilbidea.
4- Danbolineko lehen erredakzio-taldeko kide izan zen.
JOLASAREN ARAUAK:
- Asmatu beharreko hitzak Zestoarekin harremana du.
- Erantzunak hilaren 14a baino lehen bidali beharko dira:
- E-posta: zestoa@aek.eus
- Mezua edo whatsapp-a: 670 420 048
- Ekaineko alean jakingo dugu nork irabazi duen bi pertsonarentzako bazkari edo afaria Araneta jatetxean.
Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta
erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten
duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide!
Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure
ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi
baduzu, egin zaitez bazkide.
Egin zaitez bazkide
Egin zaitez bazkide