ARRASTOARI SEGIKA: otsaileko erantzuna eta asmatzaileen zerrenda

Kaixo!
Atzeratuta gabiltza tartean oporrak izan ditugulako, baina ez, horregatik, ahaztuta. Etxean jasotako alean irakurri ahal izan zenuten bezala, Zestoako Musika Banda zen otsaileko pisten erantzuna. Keinutxoa egin nahi izan genion, urte hauetan guztietan herritarrak alaitu eta dantzan jartzeko egin duen (eta egiten duen) ahaleginagatik. Garbi dago jaiekin lotura zuzena duela, baina urtean zehar emanaldi gehiago ere egiten ditu eta aurten, gainera, berrikuntza moduan, kontzertu didaktikoa eman du Herri Eskolako haurrekin. Bejondeiela herriko musikari guztiei!

Nortzuk bidali zeniguten erantzun zuzena? Honako hauek guztiek: Arantxa Zigaran, Helene Olabide, Vydia Iglesias, Eneko Korta, Maddi Luluaga, Maite Odriozola, IƱaki Odriozola, Idoia Errasti eta Patxi Aramendi. Eskerrik asko guztioi parte hartzeagatik. Esan beharra dago, gero eta luzeagoa dela urritik hona hitz ezkutuak asmatu dituzuenon zerrenda. Ekainean egingo dugun zozketan aukera gehiago izateko, badakizue zer egin behar duzuen: jarraitu erantzunak bidaltzen!

Horretarako, hemen duzue martxoan argitaratutako asmakizuna. Zer ote da?

1- Antzina zenetik hona funtzioa aldatu du.

2- Udalerri osoa zeharkatzen du.

3- Konpondu beharreko oztopoak ditu.

4- Koloreak ematen dio izena.

 

 

JOLASAREN ARAUAK:

  • Hilero 4 pista emango ditugu hitz bat (edo kontzeptu bat) asmatzeko.
  • Asmatu beharreko hitzak Zestoarekin harremana izango du.
  • Erantzunak hilaren 20a baino lehen bidali beharko dira:
  • Ikasturte amaieran SARIA zozketatuko da (bazkari edo afari bat). Asmatzaile guztiak sartuko dira zozketan; zenbat eta gehiagotan asmatu, aukera gehiago saria eskuratzeko!



Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide