Arroa Behea – Narrondo: Auzoz auzo…..

📢📢📢 ARROA BEHEA – NARRONDO

Zestoak duen berezitasunetako bat bere azalera zabala da, eta hau, noski, auzoetan islatzen da. Sarri entzuten dugu fokoa Zestoako herrian jartzen dugula eta auzoak, nolabait, bigarren lerroan edo geratzen ote diren.

Sentipen edo iritzi hori aldatzeko borondatea eta asmoa dugu.
Horretarako konpromiso zehatzak hartzen ditugu. Garrantzitsua
iruditzen zaigu, hasteko, auzoentzako kopuru itxi bat bideratzea
aurrekontuetatik urtero, auzokideekin hitz egin ondoren zehaztuko
dena.

Jarraian Arroa-Behea eta Narrondorako, zuen auzoetarako, hartzen ditugun bestelako konpromisoak:

🟢Urtero aurrekontuetan Arroa-Beherako diru atal bat bideratuko dugu.
🟢San Isidro sarrera hobetu, eta irisgarritasun plan berezia egingo dugu.
🟢Bide berdearen tramitazioa gertutik jarraituko dugu, legealdi honetan errealitate bihur dadin
🟢Sansineneako poligonoan kontenedoreak ipintzeko gestioak egingo ditugu Mankomunitatearekin. Orain bakarrik zakarrontziak daude eta gainezka egoten dira
🟢Arroa eta Zumaia arteko tren maiztasuna haunditzeko ahaleginak egingo ditugu
🟢 Argiteri publikoa Agoteko bidegurutzeraino eraman
🟢N-634 errepideko bus geltokia argiztu eta egokituko dugu
🟢Autopistako biribilgune eta peajearen artean markesina ipiniko dugu
🟢Tellendi inguruan hobekuntzak egingo ditugu: Argiztapena, seinalitika….
🟢Narrondoko irrisgarritasuna aztertu eta dauden oztopoei erantzuna emango diegu

#zestoaaurrera #auzoak #arroabehea #narrondo
Garikoitz Mendizabal Etxeberria
EAJ PNV Zestoa
EAJ PNV Gipuzkoa




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide