Albisteak
Arroa Beheko III. Ipuin Lehiaketako sariak banatu dituzte
— 2021-06-0918 lan aurkeztu dituzte guztira eta Leire Egaña, June Garziarena eta Alaitz Uranga izan dira sarituak.
Ezkaizto Auzo Elkarteak antolatutako Arroa Beheko III. Ipuin Lehiaketako sariak banatu zituzten atzo arratsaldean. Guztira, 18 lan aurkeztu dituzte, hiru mailatan bereizita. Joseba Ossa eta Dani Aizpurua itzultzaileek eta Aitziber Elizara eskolako irakasleak osatu dute epaimahaia.
LH 1-2 mailan, Leire Egañaren Dinosauro txikia galduta ipuina saritu dute. Epaimahaiaren esanetan, “irudimen handia erakusten du, ondo harilkatuta dago, eta xamurtasuna eta balio positiboak nagusitzen dira”. Maila horretan, aipamen berezi bat ere egin nahi izan diote Alex Arangurenek idatzitako Txiki galdu egin da ipuinari.
L.H. 3-4 mailan, berriz, June Garziarenak idatzitako Juneren liburu magikoak eskuratu du lehen saria. Epaimahaiak lan horren “irudimena eta errealismoa” uztartzeko moduak goraipatu ditu. Azkenik, L.H. 5-6 mailan, Alaitz Urangaren Ametsen lurraldea aukeratu dute. Istorio “originala” eta “ondo idatzita eta landutakoa” dela azaldu du epaimahaiak.
Irakurri lan guztiak hemen.
Sari banaketako argazkiak (Ezkaizto Auzo Elkartea)
Egin zaitez bazkide